En castellano Demo bat nahi dut
Demo bat nahi dut

Jaso fresh · fruta-denda, txarkuteria eta auzoko dendentzat

Zure betiko denda, online eskaerekin ere bai.

Zure online denda propioa, zuredenda.jasofresh.eus helbidean, zure logo eta koloreekin. Bezeroek produktua, kantitatea eta ordua aukeratzen dituzte; zuk pisatu, prestatu eta benetako pisua kobratzen duzu, beti bezala.

  • Eskaerako komisiorik gabe
  • Benetako pisua kobratzen da
  • Aplikaziorik eta pasahitzik gabe
  • Gaztelaniaz eta euskaraz

Nola dabil

Eskaera bat, hasieratik bukaerara, zure lan egiteko modua aldatu gabe.

Dendan jasotzea

  1. Bezeroa

    Produktuak aukeratzen ditu

    Kilotan, aletan edo sortetan, ebaketarekin eta ohar batekin: «gaurko helduak». Edo errezeta oso bat klik batean.

  2. Bezeroa

    Eguna eta ordua aukeratzen ditu

    Lekua duten tarteak bakarrik ikusten ditu, zure ordutegiaren, tarte bakoitzeko eskaeren eta gutxieneko aurrerapenaren arabera. Laburpena emailez jasotzen du.

  3. Denda

    Panelera iristen zaizu

    «Berriak» atalean agertzen da. Nahi baduzu, eskaera bakoitzeko email batekin eta eguneko laburpen batekin, 7:00etan.

  4. Denda

    Pisatu eta prest dagoela markatzen duzu

    Benetako pisua idazten duzu eta guztizkoa berriro kalkulatzen da. Bezeroak azken zenbatekoa jasotzen du eta badaki pasa daitekeela.

  5. Ordainketa

    Jaso eta kutxan ordaintzen du

    Eskudirutan, txartelez edo Bizumez, benetako pisuaren arabera. Ordainketa-pasabiderik eta komisiorik gabe.

Etxera banatzea

  1. Bezeroa

    Produktuak aukeratzen ditu

    Pisuekin, ebaketekin eta sortekin. Bere helbidea adierazten du; zure posta-kodeetan badago bakarrik egin dezake eskaera.

  2. Bezeroa

    Entrega-ordua aukeratzen du

    Lekua duten tarteak, gutxieneko eskaera, bidalketa-gastuak eta doako bidalketa zuk esandako zenbatekotik aurrera.

  3. Denda

    Panelera iristen zaizu

    Helbidearekin eta produktuen zerrendarekin, entrega-orduaren arabera ordenatuta.

  4. Denda

    Pisatu eta banaketa abiatzen da

    «Banatzen» egoerara pasatzean, bezeroak azken zenbatekoa jasotzen du eta badaki bidean dela.

  5. Ordainketa

    Jasotzean ordaintzen du

    Banatzailearen datafonoarekin, eskudirutan edo Bizumez, benetako pisuaren arabera. Online kobrantzarik gabe.

Benetako pisua

Frutak ez du inoiz pisu zehatza ematen. Zure kontuak, bai.

Bezeroak kilo bat eskatzen du eta gutxi gorabeherako guztizko bat ikusten du. Zuk pisatu, balantzak markatzen duena idatzi, eta zenbatekoa unean bertan kalkulatzen da berriro. Prest dagoela markatzean, email bat jasotzen du azken zenbatekoarekin eta zer aldatu den, produktuz produktu.

Pisuaren arabera
3,80 €/kg. Bezeroak 500 g edo kilo bat aukeratzen du eta pisatzen duena ordaintzen du.
Aletan, €/kg-ko prezioan
Kalabaza bat, meloi bat: ale bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ikusten du eta benetako pisua ordaintzen du.
Prezio finkoan
Letxuga bat, dozena bat arrautza: prezio hori bera ordaintzen du.

60 min · Sasoikoa

Erreineta sagar tarta

Pertsonak
Osagaiak

Zuk jarrita: azukrea, irina eta kanela.

4 osagai gehitu · ~6,80 €

Errezeten modulua

Errezetak, saskia betetzeko.

Afarirako ideia bat ematen duzu eta osagaiak saltzen dituzu. Bezeroak zenbat lagunentzat den aukeratzen du, etxean duena kendu eta dena saskira sartzen du botoi batekin.

  • Osagai bakoitza zure produktuarekin lotuta, ebaketarekin hala badagokio
  • 2, 4 edo 6 pertsonentzat: kantitateak berez egokitzen dira
  • Saltzen ez duzuna (gatza, olioa, irina) aparte agertzen da, «Zuk jarrita» atalean
  • Edozein lekutako errezeta kopiatu eta itsatsi, eta osagaiak lotuta inportatzen da

Funtzioak

Produktu freskoko denda batek behar duena.

Ez arropa-dendetako txantiloirik: pisuak, ebaketak, sortak eta jasotze-orduak mostradoretik pentsatuta daude.

  1. Saltzeko hiru modu

    Pisuaren arabera (€/kg), pisuan kobratutako aletan (meloi bat, oilasko bat) edo prezio finkoan (dozena bat arrautza). Txarkuteria eta gaztetarako ebaketekin.

  2. Benetako pisua panelean

    Balantzak markatzen duena idazten duzu eta guztizkoa berriro kalkulatzen da. Zerbait pisatzeko dagoen bitartean, txartelak esaten dizu.

  3. Jasotzea edo banaketa

    Eguneko ordutegia, tarteen iraupena, tarte bakoitzeko eskaerak, gutxieneko aurrerapena, posta-kodeak, gutxieneko eskaera eta doako bidalketa.

  4. Errezetak Modulua

    Zure katalogoarekin lotutako osagaiak, 2, 4 edo 6 pertsonentzat. Inportatu errezetak testua itsatsita.

  5. Katalogoa Exceletik

    Igo edo itsatsi zure orria izen, kategoria, unitate eta prezioarekin. Gorde aurretik ikusiko duzu zer den berria, zer aldatzen den eta zerk huts egiten duen.

  6. Gaur badago / Agortuta

    Etengailu bat produktu bakoitzeko. Agortutakoa ikusten jarraitzen da, baina ezin da eskatu. Ixtean markatu, eta kitto.

  7. Zuk erabakitzen duzu nork erosten duen

    Kontu berriak balidatzen badituzu, lehen eskaerak zain jarraitzen du, ordua gordeta, bezeroa onartu arte.

  8. Pertsona bakoitzak, bere sarbidea

    Titularra, arduraduna edo saltzailea: pertsona bakoitza bere emailarekin sartzen da eta dagokiona bakarrik ikusten du.

  9. Emailak zure markarekin

    Eskaera jasota, prest, bertan behera, sarbide-kodea… Zure logo eta izenarekin bidaltzen dira, eta erantzunak zuri iristen zaizkizu.

  10. Bezeroak, pasahitzik gabe

    Emailez jasotako 6 zifrako kode batekin sartzen dira. Beren eskaerak ikusten dituzte, aurreko bat errepikatzen dute eta beren datuak kudeatzen dituzte.

  11. Historikoa eta estatistikak Modulua

    Fakturazioa, batez besteko tiketa, salduenak eta tarte bakoitzeko salmentak, aurreko aldiarekin alderatuta. CSVra esporta daiteke.

  12. Pribatutasuna, araudiaren arabera

    Politikaren onarpenak eta abisuen altak eta bajak, data eta bidearekin erregistratuta. Zure frogagiria, edozein kontsultaren aurrean.

Zure marka, ez gurea

Aplikazio bera, batere antzik ez duten bi denda.

Estiloa, azentu-kolorea eta logoa aukeratzen dituzu, eta dendari, panelari eta emailei aplikatzen zaizkie. Baita bakoitzak nola lan egiten duen ere: jasotzea edo banaketa, eskudirua, txartela edo Bizum.

Jasotzea · eskudirua edo txartela

  • Udarea
  • Gaztainak
  • Sagarra

Beroa eta artisaua: benetako argazkiak, ertz nabarmenak, serifadun tipografia.

Banaketa · datafonoa edo Bizum

  • Platanoa
  • Gereziak
  • Udarea

Modernoa eta freskoa: pegatinak, itzal leunak, serifik gabeko tipografia.

  • Zure domeinua, baldin baduzu

    zuredenda.jasofresh.eus edo zure domeinua erabil dezakezu. DNSa kontrolatzen baduzu, gure plataformara bideratzeko zer erregistro gehitu behar duzun esango dizugu.

  • Emailak zure izenarekin

    Bezeroarentzako abisu guztiak zure logo eta koloreekin bidaltzen dira. Erantzuten badu, zuri iristen zaizu.

  • Gaztelaniaz eta euskaraz

    Denda, panela eta emailak. Bezero bakoitzak berea aukeratzen du, ukitu batekin.

Martxan jartzea

Zuk bezeroak artatzen jarraitu. Guk muntatuko dugu.

Ez duzu web bat egiten ikasi beharrik. Zure prezio-zerrenda eta logoa bidaltzen dizkiguzu, eta zurekin prestatzen dugu.

  1. 1. eguna

    30 minutuko deia

    Nola lan egiten duzun kontatzen diguzu: jasotzea edo banaketa, ordutegia eta tarteak, ordaintzeko moduak eta bezero berriak balidatu nahi dituzun ala ez.

  2. 2.–3. eguna

    Zure denda muntatzen dugu

    Zure katalogoa prezio-orritik inportatzen dugu, estiloa, kolorea eta logoa aukeratzen ditugu, eta zure produktuen argazkiak edo pegatinak prestatzen ditugu.

  3. 4. eguna

    Zure taldea trebatzen dugu

    Pertsona bakoitzak bere gonbidapena jasotzen du, bere sarbidearekin. Ordubete zure dendan edo bideodeiz, panelaren eskuliburuarekin.

  4. 5. eguna

    Argitaratzen dugu

    zuredenda.jasofresh.eus helbidean, mostradorerako QR kartel batekin eta zure bezeroentzako gida batekin.

  5. Gero

    Hor jarraitzen dugu

    Zure emailen testuak doitzen ditugu, moduluak aktibatzen ditugu edo denda pausatzen dugu oporretan.

Prezioak

Kuota finko bat. Ez komisiorik, ez ezustekorik.

Martxan jartzea: 490 €, behin bakarrik Katalogoa, marka eta trebakuntza barne. Prezioak BEZik gabe.

Moduluak · edozein planari gehi dakizkioke

Errezetak 15 € / hilean

Osagaiak zure katalogoarekin lotuta dituzten errezetak, saskirako prest. Zuk sortzen dituzu edo testua itsatsita inportatzen dituzu.

Historikoa eta estatistikak 19 € / hilean

Fakturazioa, batez besteko tiketa, salduenak eta tarte bakoitzeko salmentak, aurreko aldiarekin alderatuta. CSVra esporta daiteke.

Abisuak emailez

Gaztainak iritsi direla, eskaintza dagoela edo jaiegunean itxita zaudetela kontatzeko. Bezeroek beren kontutik ematen dute izena eta emailez berresten dute.

  • Berrespen bikoitza: inork ez du ezer jasotzen esteka sakatu gabe
  • Bezeroek gaiak aukeratzen dituzte eta nahi dutenean ematen dute baja
  • Zirriborroak, programatutako bidalketak eta irekitze-tasa
  • Altak, bajak eta baimenak erregistratuta
Abisuak emailez: prezioa, hileko bidalketen arabera
Hileko bidalketakPrezioa
2 bidalketa19 € / hilean
4 bidalketa29 € / hilean
8 bidalketa45 € / hilean
Mugarik gabe69 € / hilean

Nahi duzunean alda dezakezu tartez. Harpidedun-mugarik gabe: bidali zure zerrenda osoari.

Mostradorean egiten dizkiguten galderak

Eskaera bakoitzeko komisiorik kobratzen duzue?

Ez. Hileko kuota finko bat ordaintzen duzu, 10 eskaera saldu edo 1.000 saldu.

Nola kobratzen da pisuan saltzen dena?

Bezeroak gutxi gorabeherako guztizko bat ikusten du eskatzean. Prestatzean benetako pisua idazten duzu, eta email bat jasotzen du azken zenbatekoarekin eta produktuz produktuko aldearekin. Hori ordaintzen du, ez gehiago ez gutxiago.

Ordainketa-pasabide bat edo TPV berri bat behar dut?

Ez. Bezeroek beti bezala ordaintzen dute: kutxan jasotzean edo banatzaileari, eskudirutan, txartelez edo Bizumez, zuk onartzen duzunaren arabera.

Bezeroek aplikazio bat instalatu edo pasahitz bat gogoratu behar dute?

Ez bata ez bestea. Mugikorreko nabigatzailetik sartzen dira, zure helbidearekin edo mostradoreko QRarekin, eta beren kontua ikusteko 6 zifrako kode bat jasotzen dute emailez.

Nire dendan nork erosten duen erabaki dezaket?

Bai. Balidazioa aktibatzen baduzu, bezero berri bakoitzaren lehen eskaera zain geratzen da, ordua gordeta. «Altak» fitxatik onartzen edo baztertzen duzu.

Ez daukat nire produktuen argazkirik. Arazorik?

Lagunduko dizugu: zure dendan argazkiak atera ditzakegu edo pegatina-itxurako ilustrazioak erabili. Bitartean, denda kategoria bakoitzaren kolorearekin dabil.

Zer gertatzen da oporretan ixten badut?

Zure denda pausatzen dugu: bezeroek abisu bat ikusten dute eta ezin dute eskatu. Itzultzean, klik batekin aktibatzen da berriro.

Norenak dira nire bezeroen datuak?

Zureak. Zu zara arduraduna, eta guk zure enkarguz tratatzen ditugu. Nahi duzunean esporta ditzakezu, eta bezeroek beren datuak deskarga ditzakete.

Eta uzteko nahia badut?

Iraunkortasun-konpromisorik gabe. Zure katalogoa, bezeroak eta historikoa CSVn eramaten dituzu.

Zure erosketa prest, iristen zarenerako.

Hori agintzen die Jasok zure bezeroei. Utzi zure datuak, eta 20 minutuko demo batean erakutsiko dizugu nolakoa izango litzatekeen zure denda.

Muelle Arriluce, s/n
48992 GETXO, Bizkaia
Telefonoa 680 131 128 · Al.–Or. 9:00–18:00 hola@jasofresh.eus
Zer denda mota duzu?

Arduraduna: Gabriel García Loygorri. Zure datuak demo-eskaera kudeatzeko eta berrespena bidaltzeko erabiliko ditugu. Ikusi pribatutasun-politika (gaztelaniaz).